XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZORIONA Juantxori
-EROSI, ama, jostailu hori,
horretxekin ni bai ase!
-A ze beharrak zure beharrak!
Beti janda beti gose.

-Bideojoko bat behar dut eta
telebista neure gelan.
-Gauzei lotuta bizi den orok
ezin lezake egin hegan.

-Ordenagailu bat behar dut eta
azken orduko robota.
-Askatasunak ez du sokarik,
eta horra hor,zu, sokaz soka.

-Kitarratxo bat ere behar dut
ikasteko rock and rolla.
-Gure kitarren hariak ere
bihur litezke kaiola.

-Izar bat nahi dut, mundua nahi dut:
erosi, mesedez, ama!
-Nahiaren nahia bilakatzen da
zamaren gaineko zama.